90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan Harremanetako diplomatu izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko ekainaren 28an, 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan Harremanetako diplomatu izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Vicente Lizaso Bacáicoa jauna, igoera txandako izangaia, eta Ana Beamonte Aréjula andrea, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira oposizioa gainditu duten izangaiak.

Iruñean, 2007ko uztailaren 4an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0710999