90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko abenduaren 22an, 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hau izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituzten izangaien artean puntu gehien lortu dituena delako: Cristina Gallego Alvarez andrea.

Iruñean, 2007ko uztailaren 2an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0710919