90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

572/2007 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ireki eta jarduteko baimen berria ematen diona "Miravalles-El Redín" Haur eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, Zizur Txikian eta Iruñean baitu helbidea, ematen dituen hezkuntza mailak aldatu baititu: berari eskualdatu zaizkio Zizur Txikiko "Miravalles" eta Iruñeko "El Redín" Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuek ematen dituzten Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak.

Ikusirik "Fomento de Centros de Enseñanza S.A." entitatearen legezko ordezkariek eskaturik irekitako espedientea, Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" Haur eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra eta halaber Zizur Txikiko "Miravalles" eta Iruñeko "El Redín" Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuen jabe, non baimena eskatzen baita lehenengo ikastetxera eskualdatzeko azken bi ikastetxeetan dituzten Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko lerro guztiak.

Kontuan harturik eskualdaketa horrek "Miravalles" eta "El Redín" ikastetxeak desagerrarazi eginen dituela irenspenaren ondorioz.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. eta 21. artikuluek ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Ireki eta jarduteko baimen berria ematen zaio, 2007-08 ikasturte hasieratik aurrera, "Miravalles-El Redín" Haur eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, Zizur Txikian eta Iruñean baitu helbidea (ikastetxearen kodea: 31008581), ematen dituen hezkuntza mailak aldatu baititu: berari eskualdatu zaizkio Zizur Txikiko "Miravalles" eta Iruñeko "El Redín" ikastetxe pribatuek ematen dituzten Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak.

2. Indarrik gabe geldituko da, 2007-08 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako "Miravalles" (Zizur Txikia, 31002722 kodea) eta "El Redín" (Iruña, 31004901) ikastetxeen baimena, irakaskuntzako jarduerari utzi baitiote "Miravalles-El Redín" ikastetxeak irentsi izanaren ondorioz. Bi ikastetxe horiei baja emanen zaie Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan, hori ere 2007-08 ikasturtearen hasieratik aurrera.

3. Ondorioz, "Miravalles-El Redín" Haur eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, data horretatik aurrera, "Miravalles-El Redín" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izanen da. Haren datuak Hezkuntza Departamentuko Ikastetxe ez-unibertsitarioen Erregistroan sartuko dira eta hauek izanen dira:

Ikastetxeen kodea: 31008581.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: "Miravalles-El Redín".

Helbideak: Beltzeta pasealekua, zk.g., eta Vergel, 8.

Herriak: Zizur Txikia eta Iruña.

Udalerriak: Zizur eta Iruña.

Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza S. A. Ematen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan.

Osaera juridikoa:

_Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 15 unitate eta gehienez 375 ikastoki Zizur Txikian.

_Lehen Hezkuntza: 30 unitate eta gehienez 750 ikastoki (18 unitate eta 450 ikastoki gehienez ere Zizur Txikian, eta 12 unitate eta gehienez ere 300 ikastoki Iruñean).

_Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate eta gehienez 360 ikastoki (8 unitate eta 240 ikastoki gehienez ere Zizur Txikian, eta 4 unitate eta gehienez ere 120 ikastoki Iruñean).

_Batxilergoa: 8 unitate eta gehienez 280 ikastoki (4 unitate eta 140 ikastoki gehienez ere Zizur Txikian, eta 4 unitate eta gehienez ere 140 ikastoki Iruñean).

4. Horretaz gainera, ikastetxeak aldi baterako baimena izaten jarraituko du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unitate 1 gehiago izateko baimena eman zuen ebazpenean ezarritako moduan.

5. Ikastetxearen erakunde titularrak baimena eskatu beharko dio Departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa eginez gero, baldin eta ebazpen honen 3. atalean jasotako erregistro datuak eta bere instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko III. tituluan ezarritakoari jarraituz.

6. "Miravalles-El Redín" ikastetxea itundua izanen da baimenduak dituen irakaskuntza guztietarako eta gai horrekin lotutako guztiari buruzko legerian ezarritakoaren arabera arautuko da. Ezin izanen du, baimendutako unitateei dagokienez, legeriak uzten duen unitate kopurua gainditu.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

9. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesdunen entitate titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Hezkuntza Itunen Bulegoari, Itunpeko Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2007ko ekainaren 7an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0709730