90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

80/2007 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 28an emandako 64/2007 Foru Agindua aldatzen duena. 64/2007 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako erlijio katolikoko irakasleen destinoak esleitzeko prozedura eta mugikortasuna arautzen dira.

Maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduaren bidez (2007ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 11koa) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako erlijio katolikoko irakasleen destinoak esleitzeko prozedura eta mugikortasuna arautzen dira.

Ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretuaren bidez (2007ko 138. Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 9koa) erlijioko irakasleen lan harremana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusia, arautzen da,

Errege dekretu horren 6. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, destino jakin batzuetara jotzeko arautegia aldatu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 28an eman zuen 64/2007 Foru Aginduan honako aldaketak egitea (foru agindu haren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako erlijio katolikoko irakasleen destinoak esleitzeko prozedura eta mugikortasuna arautzen dira):

Bat._Lerroalde bat eransten da, baldintza orokorrei buruzko bigarren arauko a) ataleko bi lehenbiziko lerroaldeen ondoren. Honela idatziko da:

"Legezko egoitza Espainian duen atzerritarra izatea, eta lanerako baimena izatea edo besteren kontura lanean aritzeko baimena lortzeko bidean egotea".

Bi._Lerroalde bat eransten da, baldintza orokorrei buruzko bigarren arauko d) ataleko lehenbiziko lerroaldearen ondoren. Honela idatziko da:

"Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek egiaztatu beharko dute beren estatuan eginkizunak betetzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela".

Hiru._Laugarren araua, lanpostuen esleipenari buruzkoa, aldatu egiten da, eta honela idatziko da:

"Laugarren._Destinoen esleipena.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoen ikasturte hasierako plantillan zehaztutako lanpostuak betetzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak apezpikuak proposatutako irakasleak esleituko ditu, prozedura honen bidez:

1. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxeetako premiak zehaztu eta gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak jendaurreko ekitaldian eskainiko diren lanpostuen zerrenda argitaratuko du, Hezkuntza Departamentuak ezarritako datetan.

2. Eskainitako lanpostuak jendaurreko ekitaldian edo, bestela, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen prozeduraren bidez esleituko dira.

Lanpostua aukeratzeko, apezpikuak proposatu izangaiei deituko zaie, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako baremoa aplikatuz lortutako puntuazio ordenari hertsiki lotuta.

Arrazoi justifikatuak tarteko, izangaiak ezin badu lanpostu hutsak esleitzeko jendaurreko ekitaldian bertaratu, berak baimendutako pertsona batek ordezkatu ahal izanen du. Ordezkari horrek bere burua identifikatu beharko du Nortasun Agiri Nazionala eta dagokion baimena aurkeztuz.

Destinoaren aukeraketa uko egin ezinezkoa izanen da eta ezin izanen da aldatu hurrengo deialdien bidez.

3. Destinoa esleituta, erlijioko irakaslea hurrengo ikasturteetan ere ikastetxe berean egon ahal izanen da, hartan beharra dagoen bitartean, edo, bestela, Giza Baliabideen Zerbitzuak ezartzen duen epean, beste destino bat lortzeko aukera izanen du, destinoak esleitzeko deitzen diren ekitaldi publikoetan.

Lau. 4. eta 5. puntuak erantsiko dira zortzigarren arauan, kontratua suntsitzeari buruzkoan. Honela idatziko da:

"4. Langileen Estatutuan lan kontratua amaitzeko aurreikusten diren gainerako arrazoiak.

5. Atzerriko langileen kasuan, bertan bizitzeko edo bizitzeko eta lan egiteko baimenak iraungitzea edo ez berritzea, atzerritarrei eta inmigrazioari buruzko araudiaren arabera iraungitzeko arrazoiren bat gertatu izanagatik edo berritzeko beharrezkoa den baldintzaren bat bete ez izanagatik".

Bost._Lehenbiziko xedapen iragankorra aldatu egiten da, eta honela idatziko da:

"1. Giza Baliabideen Zerbitzuak, hartarako deitutako ekitaldi publikoan, 2006-2007ko ikasturtean zerbitzuak eman dituzten irakasleei destinoa esleituko die, salbu erlijioko irakasleen lan harremana arautzen duen ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusten diren arrazoietako bat gertatzen bada, edo kontratua Langileen Estatutuaren 15.1 c) artikuluari jarraikiz egin bada, hau da, lan harremanaren titularra ordezkatzeko.

Lanpostua aukeratzeko proposatutako izangaiei deituko zaie, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako baremoa aplikatuz lortutako puntuazio ordenari hertsiki lotuta.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoen ikasturte hasierako plantillan zehaztutako gainerako beharrak betetzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak apezpikuak proposatutako irakasleei destinoa esleituko die, jendaurreko ekitaldian edo Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen prozeduraren bidez, Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduaren laugarren oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz".

Sei._Bigarren xedapen gehigarria aldatu da, eta honela idatziko da:

"I. atalean ("Aurretiazko irakasle-esperientzia"), izangaiek emandako zerbitzuen balorazioa egiten da; horretarako, 2007-2008 ikasturtean, jarraian azaltzen den baremoari lotuko zaio. Merezimenduei buruzko gainerako ataletan, I. eranskinean ezarritakoa aplikatuko da.

I._Aurretiazko irakasle-esperientzia.

Atal honetan 24 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere.

1. Irakasle-esperientzia ikastetxe publikoetan.

1.1. Ikastetxe publikoetan edozein hezkuntza mailatan erlijioko irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 1 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,083 puntu.

1.2. Hautapen prozesuaren deialdia egin baino lehenagoko azkeneko ikasturtean erlijioko irakasle (edozein mailatan) izan den ikastetxe publiko berean etenik gabe iraun duen urte bakoitzeko: 1 puntu.

Aurreko atalean aipatzen den lanpostuan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,083 puntu.

1.3. Ikastetxe publikoetan edozein hezkuntza mailatan beste espezialitateetako irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,5 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,041 puntu.

Egiaztagiriak: emandako zerbitzuen ziurtagiria, Zuzendaritza Probintzialak edo erakunde eskudunak emana. Kasu orotan adierazi behar da irakaslea zerbitzua ematen zein egunetan hasi zen eta zein egunetan bukatu zuen, baita zein ikastetxetan eman diren ere. Ziurtagiri horietan adierazten ez bada zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 2.1 edo 2.2 ataletan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente per- tsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat eginiko zerbitzuak, erlijio ikasgaiari ez dagozkionak, ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako eginiko zerbitzuak, 1990eko urriaren 1a baino lehenagokoak, ziurtatuak izan daitezen, interesdunek espresuki eskatu beharko dute.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente per- tsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat 2000ko irailaren 1az geroztik erlijioko irakasle gisa eginiko zerbitzuak ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu. Ikastetxe publikoetan 2000ko irailaren 1a baino lehen eskolak eman dituzten erlijioko irakasleek egindako zerbitzuen ziurtagiria, Irakaskuntzako Elizbarrutiko Ordezkaritzek luzatutakoa, aurkeztu beharko dute. Zerbitzuok merezimenduen baremoko 1. atalari jarraikiz baloratuko dira: irakasle-esperientzia ikastetxe publikoetan.

2. Irakasle-esperientzia bestelako ikastetxeetan.

2.1. Bestelako ikastetxeetan, edozein hezkuntza mailatan erlijioko irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,5 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0416 puntu.

2.2. Bestelako ikastetxeetan edozein hezkuntza mailatan beste espezialitateetako irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,25 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0208 puntu.

Egiaztagiriak: ikastetxearen ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin, bertan irakatsitako ikasgaia eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasierako eta bukaerako data zehatzak adieraziz. Ziurtagiri horiek ikus-onesteko, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak interesdunei eskatuko die Gizarte Segurantzaren kotizazio ziurtagiria eta kontratuak, eta lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren organo eskudunak luzatutakoa, aurkez ditzatela.

I. atalerako oharrak:

1. Ez dira kontuan hartuko interesatuek sinaturiko kontratuen fotokopien bidez soilik egiaztatzen diren zerbitzuak. Ezta ikastetxe pribatuek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzirik ez bada agertzen.

2. Ez dira kontuan hartuko irakatsitako ikasgaia eta zerbitzuen hasierako eta bukaerako data zehatzak adierazten ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

3. Atzerrian egindako zerbitzuak herrialde bakoitzeko Hezkuntza Ministerioak luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, eta bertan irakatsitako ikasgaia eta zerbitzualdia, hasierako eta bukaerako data zehatzak barne, agertuko dira, baita ikastetxe mota ere: publiko edo pribatua. Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzulita ekarri beharko dira. Itzulpen horiek zinpekoak izanen dira.

4. Unibertsitateko irakasle-esperientzia egiaztatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita; zerbitzu horiek irakasle lanetakoak izan zirela; eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua.

5. Ikastetxe publikoak dira hezkuntza administrazioek sortu eta sostengatutako ikastetxeen sare publikoan dauden ikastetxeak.

6. Atal honen ondorioetarako, puntuak ez dira pilatuko zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira".

Zazpi._Hirugarren xedapen gehigarria edukirik gabe gelditzen da.

Zortzi._Aldaketa hauek egin dira I. eranskinean:

_Honela dioen tokian: "Baremo hau aplikatuta 20 puntu lor daitezke, gehienez ere".

_Honela behar du: "Baremo hau aplikatuta 32 puntu lor daitezke, gehienez ere".

_Honela dioen tokian: "I Aurretiazko irakasle-esperientzia.

Atal honetan 12 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere".

_Honela behar du: "I Aurretiazko irakasle-esperientzia.

Atal honetan 24 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere".

Bederatzi. I. eranskineko 1. atalean (Irakasle-esperientzia ikastetxe publikoetan) 1.5 atala sartu da.

"1.5. Hautapen prozesuaren deialdia egin baino lehenagoko azkeneko ikasturtean erlijioko irakasle izan den ikastetxe publiko berean, maila berberean, etenik gabe iraun duen urte bakoitzeko: 1 puntu.

Aurreko atalean aipatzen den lanpostuan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,083 puntu".

Hamar._I. eranskineko 1. ataleko (Irakasle-esperientzia ikastetxe publikoetan) lerroaldea, egiaztagiriei buruzkoa, honela idatziko da:

"Egiaztagiriak: emandako zerbitzuen ziurtagiria, Zuzendaritza Probintzialak edo erakunde eskudunak emana. Kasu guztietan adierazi beharko da zein maila eta etapatarako izendatu zuten, bai eta zerbitzuen hasierako eta bukaerako data zehatzak ere. Kasu orotan adierazi behar da irakaslea zerbitzua ematen zein egunetan hasi zen eta zein egunetan bukatu zuen, baita zein ikastetxetan eman diren ere. Ziurtagiri horietan adierazten ez bada zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 2.1, 2.2, 2.3 edo 2.4 ataletan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak".

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Bigarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena._Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta Giza Baliabideen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 3an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0710961