9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3035/2006 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Francisco Javier Esquíroz Azpilicueta jauna izendatzen da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 11n emandako 3035/2006 Ebazpenaren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Francisco Javier Esquíroz Azpilicueta jauna izendatzen da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoko buru sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700507