9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Hirigintza hitzarmenaren hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2006ko azaroaren 9an egin Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hermanos Andía Zabalzak eta Zaldubidea, S.L.k sustaturiko hirigintzako hitzarmena, Lizarrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 3.1.a exekuzio unitatearen eta 3.1.b unitate finkatuaren antolamenduko aldaketa puntuala egiteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2006ko abenduaren 18an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0620112