9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2006ko abenduaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea, S1 sektorea eta UI 1 unitatea ukitzen dituena, Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2006ko abenduaren 15ean._Alkatea, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0620066