9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGANTZI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Igantziko Udaleko alkate udalburuak, 2006ko abenduaren 5ean eman alkatetzaren 113/2006 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun azterlan bat (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean 2006ko urriaren 10ean ikus-onetsia), biltegia eraikitzeko (gehigarria, biltegi-sukaldea) 1. poligonoko 19. lurzatian; Gurutze Iribarren Madariaga da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Igantzin, 2006ko abenduaren 5ean._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0620018