9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CADREITA

Kontribuzio bereziak, San Antón, Monasterio Oliva, San Francisco Javier, Nuestra Señora de Belén eta 7 kale gehiago zolatu eta haien sareak berritzeko

Cadreitako Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez hartu zuen ondoko erabaki hau:

1. Kontribuzio bereziak hasiera batean ezartzea, San Antón, Monasterio Oliva, San Francisco Javier, Nuestra Señora Belén eta 7 kale gehiago zolatu eta haien sareak berritzeko lanak finantzatzeko. Osoko bilkura berean onetsi zen proiektu teknikoa.

2. Hasiera batean onestea kontribuzio bereziak ezartzen dituen erabakia, honako eduki honekin:

A._Subjektu pasiboak:

Cadreitako Hirilurretako Aberastasunaren Erregistro Fiskalean hirilurretako higiezinen jabe gisa ageri direnak, haien eraikinek espediente honen obrako kaleetara eman edo haiekin muga egiten badute.

Ukituak gertatzen diren jabe-elkarteei dagokien kuotaren ordez banan-banako kuotak jartzen ahal zaizkie jabekideei, baldin eta eraikineko bizilagun guztien partaidetzaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa eransten bada.

B._Zerga-oinarria:

Aipatu proiektuaren xedeko kaleak zolatu eta haien sareak berritzeko kostua ordaintzeko, kontribuzio bereziei aplikatuko zaie toki entitateak bere gain hartzen duen kostuaren %35, dirulaguntzetatik datorrena kendu ondoren, proiektua prestatzeko ordainsariak eta obra zuzendaritzarenak barne.

Kopuru hori N.T.O.F.L.ko 112.3 artikuluari jarraituz finkatu da, aurreikuspen modura, eta behar izanez gero aldatuko da, obrak amaitu eta benetako kostua ezagutu ondotik.

C._Bereziki hobetuko den eremua:

Zolatu eta sare berriak izanen dituzten kaleetara ematen duten lurzati guztiak. Ukitutako lurzatien jabeen izenak eta lurzati zedulak sartu dira espedientean.

D._Banaketarako irizpideak:

Kontribuzio bereziak banatzeko, fatxadako metro linealak aplikatuko dira banatzeko modulu bezala.

E._Xedapen aplikagarriak:

Kobrantzarako, dirubilketarako eta erabaki honetan espresuki aipatzen ez den guztirako, Kontribuzio berezien ordenantza, Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea aplikatuko dira.

3. Zergadunen zerrenda onestea, baita ezarritako moduluei zerga-oinarria aplikatzetik ateratzen diren banan-banako kuotak ere, zein bere finkari edo ukitutako jabeari dagokiola, espedientean jaso eta erabaki honetan onetsi diren banaketa oinarrietatik atera bezala.

4. Aginduaren erabakia jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, herritarrek eta interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Orobat, obrek ukitutako jabeek zergadunen elkarte administratiboak eratu ahalko dituzte.

Cadreitan, 2006ko abenduaren 28an._Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0700437