9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2007 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Begoña Rodríguez Marcos andrea izendatzen duena Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariorde.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua erakunde autonomoko estatutuetako 15.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendariordeen izendapena eta kargu kentzea Nafarroako Gobernuak eginen duela, Gizarte Ongizatearen Departamentuko kontseilari titularrak proposatuta. Estatutu horiek maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zazpiko urtarrilaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Begoña Rodríguez Marcos andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariorde izendatzea.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0700508