9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2007 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Sara Ibarrola Inchusta andrea izendatzen duena Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketako zuzendariorde.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko estatutuetako 15.2 artikuluak ezartzen du Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketako zuzendariordearen izendapena eta kargu kentzea Nafarroako Gobernuak eginen duela, Nafarroako Berdintasunerako Institutua atxikia dagoen departamentuko kontseilariak proposatuta. Estatutu horiek abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Foru dekretu beraren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikita dago.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zazpiko urtarrilaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Sara Ibarrola Inchusta andrea izendatzea Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketako zuzendariorde.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0700513