9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko III. sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena.

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko III. sektoreko lurzati berrantolamenduan, irailaren 27ko 313/2004 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatuan, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, abenduaren 19ko 1548/2006 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren erabakia onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Artaxoako Herriko Etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesatuek erabaki horretako agiriak azter ditzakete. Honako hauek dira: jabeen eta horietariko bakoitzari dagozkion finken zerrenda, finka-zortasunen eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, ureztatzen ahal den eremuko mugak, deusetan galarazi gabe Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legeko 69. artikuluan, eraldatutako finkak behin betikoz finkatuko dituen ureztaketa abian jartzearen deklarazioari buruzkoan, xedaturikoa, eta eremua osatzen duten sei poligonoetako planoa.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesatu direnek, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1, 31002-Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002-Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 21ean._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0620461