9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2006ko abenduaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "N-121-A Belateko Ardatza: Ostizko Saihesbidea" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, urriaren 10eko 901/2002 Foru Aginduaren bidez, "N-121-A errepidean (Iruña-Frantzia Belaten barna) Ostizko Saihesbidea egiteko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapenaren prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Ikusirik, hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia jasaten duela eta eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "N-121-A errepidean (Iruña-Frantzia Belaten barna) Ostizko Saihesbidea egiteko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko gastua 170.000,00 eurokoa da, eta 2006rako aurrekontuko "Interes orokorreko sarea: Iruñetik Frantziara Belaten zehar" izeneko 620001 61100 6010 453203 kontusailaren 2007rako aurrekontuko antzeko kontusilaren bidez ordainduko da.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari eta Ekonomia Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, 2006ko abenduaren 28an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0700067