9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

39/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren II. eranskineko (merezimenduen baremoa) 1.a) atalaren idazketa aldatzen duena. Deialdi hori ekainaren 12ko 1493/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 12ko 1493/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2006ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 3an.

Isabel Oyeregui Sola andreak eta Langile Abertzaleen Batzordeak (L.A.B.) sindikatuak errekurtsoa aurkeztu dute merezimenduen baremoaren 1.a) atalari emandako puntuazioaren aurka. Puntu horretan, 0,12 puntu ematen dira deialdiko lanpostuan edo antzeko batean Admininistrazio Publikoetako zentroetan emandako zerbitzu urte bakoitzeko. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, abenduaren 1eko 416/2006 Foru Aginduaren bidez, onartu egin ditu errekurtsoak, akatsa egin baita aipatutako puntuan, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari agindu dio baremoaren idazketa ondoren azalduko den bezala aldatu eta eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzeko.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren II. eranskineko (merezimenduen baremoa) 1.a) atalaren idazketa aldatzea. Deialdi hori ekainaren 12ko 1493/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Hona hemen idazketa berria:

"II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1._Egindako zerbitzuak.

a) Deialdiko lanpostuan edo antzeko batean Admininistrazio Publikoetako zentroetan emandako zerbitzuak: 0,80 puntu urteko."

2. Parte hartzeko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hots, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 30 egun naturalekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700673