9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

3165/2006 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez deialdiak onetsi ditu, izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, prestakuntzarako zerbitzu berezietan biologo lanpostuak betetzeko eta biologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak dioenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretu hartako 3. artikuluan ezarritako lau edo sei urteko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaie.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, gehienez ere lau urtez iraungo duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaro edo hautaprobak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, biologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi da.

Beste aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, biologoen lanpostuak betetzeko izangaien beste zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak xedaturikoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I._Deialdia, biologo lanpostuetan, prestakuntzako egoeran, arituko diren izangaien zerrenda osatzeko

Hona hemen deialdiko

ARAUAK

Lehena._Deialdia egiten da biologo postuan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hau azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Biologia lizentziaturaren titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Arau honetako 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera eginen da.

II._Deialdia biologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko sartzeko proba egiteko

ARAUAK

Lehena._Parte-hartzaileak.

Biologo gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

_Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egotea.

_Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

Bigarrena._Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Hirugarrena._Dei egiteko hurrenkera.

Deialdi honetan biologoak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie biologoen zereginak aldi batez betetzeko. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.

III._Bi deialdietarako arauak

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2006ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Prestakuntzarako izangai berrien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, II. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo beren nortasun datuak eta nazionalitatea frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute bakarrik.

Deialdian eskatutako titululazioaren betebeharra frogatzeko agiriak proba gainditzen duten eta prestakuntzan diren izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duten arauetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat. Agiri horiek ez dira parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar.

2.2. atalean aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena._Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesatuei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena._Hautaproba.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako hautapen prozesua proba bat eginez burutuko da. Horretan ebazpen honen III. eranskineko gai zerrendan jasotako gaiei buruzko bi kasu praktiko landu beharko dira idatziz, gehienez lau orduz.

4.2. Proban 20 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere, 10 puntu kasu praktiko bakoitzeko, gehienez. Epaimahaiak planteatutako kasu praktiko bakoitzean gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie, ebazpen honetan ezarritako probaren balorazioa kontuan hartuz. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen dituen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.

4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

4.4. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bosgarrena._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Jokin Larumbe Arricibita jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Habitaten atalburua.

Ordezko mahaiburua: Ana Palacios Arellano andrea, biologoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikia.

Mahaikidea: Enrique Castién Arriazu jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Ordezko mahaikidea: Amaia Casado Pérez andrea, biologoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikia.

Mahaikidea: Julián Suberviola Ripa jauna, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroaren Enologia Ataleko buru (EVENA).

Ordezko mahaikidea: Laura Caminero Lobera andrea, biologoa, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari atxikia (EVENA).

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Mahaikide idazkaria: María José Alvarez Los Arcos andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Ordezko mahaikide idazkaria: Félix Armendáriz Martínez jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena._Gaindituen zerrenda eta agirien aurkezpena.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondoko zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

_Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdiko proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

_Prestakuntzarako bigarren aldia egiteko sarrera proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

6.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

6.3. Epaimahaiak argitaratutako zerrendan dauden izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, argitaratu eta biharamunetik hasita, Biologia lizentziaturaren titulua edo balio berekotzat hartzen den beste bat nahiz hori eskuratzeko pagatu beharrekoaren ordainagiria aurkezteko.

Agiri horiek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aipatzen den edozein baliabideren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.

Zazpigarrena._Biologo lanetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin-behineko zerrendak.

Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak biologo lanetan zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangaien behin behineko zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

_Biologo lanetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien behin-behineko zerrenda.

_Lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda (biologoak).

Bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat eskatutako betebeharrak frogatu ez dituzten izangaiak biologo lanetan aldi batez aritzeko izangaien zerrendatik kanpo geldituko dira behin-behinekoz, eta hori egiteko bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatzen den epean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie eta betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Zortzigarrena._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2006ko abenduaren 26an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

................................................. gisa prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1._Norberaren datuak.

Izena eta deiturak ................. NAN zenbakia ......... Nazionalitatea................. Jaioteguna

Helbidea ..................... Herria

Probintzia .............................. Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez)

2._Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila

3._Ezintasunaren frogagiriak (bidezko denean, bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4._Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5._Horrez gain hauxe diot:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

.Eskabidearekin batera NANaren kopia ekarri.

.Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremena kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................................................. lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1._Norberaren datuak.

Izena eta deiturak ................. NAN zenbakia ......... Nazionalitatea................. Jaioteguna

Helbidea ..................... Herria

Probintzia .............................. Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez)

2._Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila: ............

3._Ezintasunaren frogagiriak (bidezko denean, bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4._Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite-maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5._Horrez gain hauxe diot:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

.Eskabidearekin batera NANaren kopia ekarri.

.Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremena kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Biologoentzako gai zerrenda

1._Ingurumenari buruzko araudia Foru Komunitatean: ingurumenaren babesa proiektu eta jardueta desberdinetan; oihan ondarearen, ehizaren eta arrantzaren kudeaketa eta babesa; naturguneen, faunaren eta floraren kudeaketa eta babesa.

2._Ingurumenari buruzko Estatuko legeria: uren kudeaketa eta kontserbazioa; naturguneen, faunaren eta floraren kontserbazioa.

3._Ingurumenaren babesari buruzko Europako zuzentarauak eta haien erregelamendu bidezko garapena: ingurumena ukitzen duten politiken, planen eta programen kontrola; uren kudeaketa; habitaten, faunaren eta floraren kontserbazioa; kontserbazioaren eta nekazaritzako eta abeltzaintzako erabileren arteko oreka.

4._Basaguneen eta basa espezieen gainean Espainiak sinatutako nazioarteko hitzarmenak.

5._Aniztasuna antolatzeko neurria den aldetik: biodibertsitatearen mailak; espezieen, ekosistemen eta habitaten aberastasuna. Paisaia: dinamika eta aniztasuna; ekologia; pertzepzioaren eskalak; habitaten zatiketa; konektibitatea. Habitaten kontserbazioa: eremu babestuak aukeratzeko irizpideak, sareen diseinua.

6._Espezien banaketa: hura arautzen duten alderdiak, harreman intra eta interespezifikoak. Metapopulazioak: kontserbazioa; bideragarria den populazio kopururik txikiena; desagertzeko probabilitatea; arrarotasunaren kontzeptua.

7._Harrapakaritza: ereduak; basa populazioen gaineko eragina; harrapakaritzan eragina duten ezaugarriak. Populazioaren demografia. Populazioari buruzko parametroak eta haien neurketa; dentsitatearekiko lotura; populazioaren zikloak. Populazioaren demografiaren parametroak landare populazioetan.

8._Fitosoziologia, landareen komunitatearen egitura, landarediaren sailkapen fisionomikoak, komunitateen eta ekosistemen sailkapena.

9._Zentsuak, dentsitatearen kalkuluak eta ugaritasunaren zantzuak. Laginaren zehaztasuna eta doitasuna. Laginketarako metodo berariazkoak landare espezieetan, ornodunetan eta ornogabeetan, ehiza eta arrantza espezieetan.

10._Arrantza elektrikoa: laginen diseinuak; arrain populazioen kalkulua. Irrati bidezko jarraipena: aplikazioa; ekipamendua; jarraipenerako eta azterketarako teknikak.

11._Ingurumenaren gaineko eragina neurtzeko bideak: azterlanak prestatzeko prozesua; ebaluazio metodoak; ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa nekazaritzako proiektuetan, erauzketa lanetan, urtegietan, ubideetan eta komunikaziorako eta energia eramateko azpiegituretan. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa Natura 2000 Sarean. Landaretza berritzeko teknikak.

12._Nafarroako natur ingurunea: geografia fisikoa, geologia, edafologia, klimatologia eta biogeografia. Landare sailak.

13._Nafarroako eremu alpetarrak eta pagadiak: ezaugarriak, egitura, banaketa, flora eta fauna, eta zaintzeko irizpideak.

14._Nafarroako ingurune hezeen ekozistemak: ezaugarriak, egitura, banaketa, flora eta fauna, eta zaintzeko irizpideak.

15._Nafarroako hariztiak, ezkameztiak eta karraskadiak: ezaugarriak, egitura, banaketa, flora eta fauna, eta zaintzeko irizpideak.

16._Nafarroako pinudiak: ezaugarriak, egitura, banaketa, flora eta fauna, eta zaintzeko irizpideak.

17._Nafarroako sastrakadiak eta larre ez-esteparioak: ezaugarriak, egitura, banaketa, flora eta fauna, eta zaintzeko irizpideak.

18._Haitzak, estepak eta nekazaritza sistemak: ezaugarriak, egitura, banaketa, flora eta fauna, eta zaintzeko irizpideak.

19._Mehatxupeko gisa katalogatutako faunako eta florako espeziak: banaketa, estatusa, zaintzeko dauden arazoak. Nafarroako naturgune babestuak. 2000 natur sarea Nafarroan.

20._Nafarroako arrainen eta karramarroen antolaketa eta kudeaketa. Antolamendu planak. Arrainen mugimenduak eta ibaien iragazkortasuna. Ur-emari ekologikoak.

21._Nafarroako ehiza espezieen antolamendua eta kudeaketa: antolamendu planak, habitataren produktibitatea eta edukiera, kalteak, ehizaren kudeaketa, espezie migratzaileak. Haztegietako animaliak askatzea.

22._Nafarroako hegaztiak: eremu garrantzitsuak, gaur egungo egoera, bizirauteko oinarriak.

23._Nafarroako ugaztunak: eremu garrantzitsuak, gaur egungo egoera, bizirauteko oinarriak.

24._Nafarroako anfibioak eta narrastiak: eremu garrantzitsuak, gaur egungo egoera, bizirauteko oinarriak.

25._Nafarroako arrainak: eremu garrantzitsuak, gaur egungo egoera, bizirauteko oinarriak.

26._Basa animaliak harrapatu eta menderatzea. Basa faunaren eritasunen kudeaketa eta profilaxia. Izurri diren espezieak eta espezie inbaditzaileak.

27._Nafarroako klima. Adierazle bioklimatikoak.

Nafarroako lurzorua. Lurzoru motak. Osaera.

28._Mahatsondoa eta ura: ura landarean. Xurgapena eta garraioa. Transpirazioa. Landareen eta lurraren ur egoera zehaztea. Lurra-ura-atmosferaren arteko lotura. Uraren eragina mahatsondoaren fisiologian. Uraren garrantzia mahastizaintzan. Bilakaera zikloan zehar. Ureztapena eta ureztatzeko uraren kalitatea. Ureztaketa motak. Ureztapen defizitarioa.

29._Ingeniaritza genetikoa: arriskuak eta etorkizuna.

Mahatsondoak klonazioaren bidez hautatzea: faseak edo aldiak eta metodologia. Bertako mahatsondoen barietateak kontserbatzea. Barietateen ezaugarriak. Mahastizaintzan erabiltzen diren teknikak. Mahatsondo motak.

30._Mahatsondoetako izurriak. Zikloa eta sintomak. Kontrola, segimendua eta haien kontrako bideak. Mahatsondoetako onddoak. Zikloa eta sintomak. Kontrola, segimendua eta haien kontrako bideak. Bakterioak eta virosia. Infekzioak eta sintomak. Haien kontrako bideak. Gaitz ez-parasitarioak: klimak eragindakoak, gaitz fisiologikoak eta gabeziak.

31._Mahastien produkzioa baldintzatzen duten faktoreak.

Klima. Mesoklimak eta mikroklimak. Lurralde jakin batean mahastiak produzitzeko gaitasuna klimaren arabera. Adierazle klimatikoak. Lurzorua. Osagaiak. Ezaugarri fisiko eta kimikoak. Azterketa. Eragina mahastian. Lurralde jakin batean mahastiak produzitzeko gaitasuna lurzoruaren arabera. Landaregaia. Barietateak eta txertakak.

Iragarkiaren kodea: F0700242