9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, uztailaren 17ko 49/2006 Foru Dekretuarena. Haren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua (urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuak onetsia) aldatzen dira.

2006ko abuztuaren 2an, 92. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu da uztailaren 17ko 49/2006 Foru Dekretua. Haren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua (urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuak onetsia) aldatzen dira.

Testuan akats bat dagoela oharturik, hori zuzentzea proposatu da:

1. artikuluan, 7. idatz-zatian gehitzen diren xedapen gehigarriak bederatzigarrena eta hamargarrena izan behar dira, seigarrena eta zazpigarrena izan beharrean.

1. artikuluan, 8. idatz-zatian, gehitzen den beste xedapen iragankorra seigarrena izan behar da, laugarrena izan beharrean.

Iruñean, 2006ko azaroaren 10ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0620098