86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko ekainaren 21ean emandako Ebazpenaren bitartez onetsi da hasiera batean Antonio Rodés Navarro jaunak sustatu xehetasun azterlana, UE-1 eta UE-2 lurzatietan hain zuzen, Aliaga Asociados Arquitectura, S.L.k prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2007ko ekainaren 27an._Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: L0710706