86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

624/2007 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailek emana, kargu hori hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean Zeharkako Tributuen Zerbitzuko Ataleko buruen aldi baterako ordezkoak izanen direnak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5. eta 8. artikuluetan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Kargu hori hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean Nafarroako Zerga Ogasuneko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko buruaren aldi baterako ordezkoak izanen direnak izendatzea:

a) Zeharkako Tributuen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Zerga Berezien, Aseguru-sarien gaineko Zergaren eta Tasen Ataleko burua.

2. Nafarroako Zerga Ogasuneko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren eta Errekerimenduen Ataleko buruaren aldi baterako ordezkoak izendatzea kargu hori hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean:

a) Zeharkako Tributuen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Oinordetza eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Ataleko burua.

3. Kargu hori hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean Nafarroako Zerga Ogasuneko Oinordetza eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Ataleko buruaren aldi baterako ordezkoak izanen direnak izendatzea:

a) Zeharkako Tributuen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren eta Errekerimenduen Ataleko burua.

4. Ebazpen hau interesdunei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasunak Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari jakinaraztea.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2007ko ekainaren 28an._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0710633