86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Aritzalako UE2 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2007ko maiatzaren 31n eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Aritzalako UE2 unitatea birzatitzeko proiektua, Mikel Azparren Etxeberria jaunak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Aritzalako Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2007ko ekainaren 6an._Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0710689