86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2066/2007 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako goi mailako teknikari izateko 4 lanpostu betetzeko izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 18an emandako 2066/2007 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu dira Peio Joseba Monteano Sorbet jauna, Félix Segura Urra jauna, María Teresa Sola Landa andrea eta Montserrat Agós Romeo andrea, artxiboetako goi mailako teknikari lanetan aritzeko, eta honako lanpostu hutsak esleitu zaizkie:

Peio Joseba Monteano Sorbet jaunari, plantillako 7561. zenbakia duen lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta Iruñean aritzekoa.

Félix Segura Urra jaunari, plantillako 36027. lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta Iruñean aritzekoa.

María Teresa Sola Landa andreari, plantillako 40. lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta Cordovillan aritzekoa.

Montserrat Agos Romeo andreari, plantillako 6735. lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta Cordovillan aritzekoa.

Deialdia 2006ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Iruñean, 2007ko ekainaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710620