86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUGARRAMURDI

Borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, alkatetzak 2007ko martxoan eman 7 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zugarramurdiko UE1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Juana Bidegain Echeniquek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 76.arekin bat baitator, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Espedientea udal Idazkaritzan dago, bulego orduetan kontsulta dadin.

Zugarramurdin, 2007ko apirilaren 27an._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0710533