86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua (LOEE) onestea

Castejongo Udalak, 2007ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena._Udal Plan Orokorreko Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua (L.O.E.E.) izeneko agiria onestea.

Bigarrena._Jendaurrean paratzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek espedientea aztertu eta haren gaineko iradokizunak egin ditzaten.

Hirugarrena._Jendaurreko epea bukatuta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuarekin aldez aurreko itun bat lortzeko aldia zabalduko da, eta departamentu horrek Nafarroako Gobernuko departamentu guztietara eta lurraldean eragina duten erregio mailako erakunde publikoetara igorriko du, udal plan orokorrean eragina duten politika sektorialei buruzko txostena egin dadin.

Argitara ematen da, erabakiak ondorioak izan ditzan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.1 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko.

Castejonen, 2007ko ekainaren 18an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0710053