86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Birzatiketa proiektua Ilundainen. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2007ko ekainaren 20ko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen hiri lurzoru finkatuko N2 ILU unitatea eta hiri lurzoru finkatu gabeko UE1 ILU unitatea birzatitzeko proiektua, Ilundainen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek espedientea aztertzen ahal dute Udaleko bulegoetan (Mutiloa plaza, 4, Mutiloabeiti); orobat, alegazioak aurkezten ahal dituzte hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Mutiloabeitin, 2007ko ekainaren 20an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0710345