II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
IRUÑA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabideak udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.
Espedientea: 2007-816. Titularra: B31401151 Servicios Ecológicos de Navarra, S.L. Ordezkaria: 44151133 Elena Abrisqueta Giménez. Jarduera: lehorpea egokitzea produktu kimikoen biltegi izateko. Tokia: Aitzoaingo zaldua, 0.
Iruñean, 2007ko ekainaren 20an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0710165