86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AZKOIEN

Deialdia, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko famili langile izateko lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, lan araubide finkoan eta lanaldi murriztuarekin

ARAUAK

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko famili langile izateko lanpostu bat betetzea, oposizio-lehiaketa bidez, lan araubide finkoan, txanda irekian eta lanaldi murriztuarekin (25 ordu astean).

1.2. Hautaprobak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona D maila edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

1.4. Izendatuak hamabost eguneko frogaldia bete beharko du, kontratua sinatzen denetik aitzina.

1.5. Lanaldia, ordutegia, oporrak eta gainerakoak Funtzio Publikoaren Estatutuaren araberakoak izanen dira. Azkoien, Martzilla, Faltzes eta Funesko zonaren hedadura geografikoa kontuan izanik, kontratatzen den pertsona bere kabuz mugitu beharko da eta Nafarroako Gobernuak ezarritako kilometro-ordaina jasoko du.

Laneko herria aldatu ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, Mankomunitatea osatzen duten entitateen artean betiere.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako eta aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, baina haien kontura bizi direnak.

_Adinez nagusi izatea.

_Eskola-graduatuaren titulua, lehen graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea.

_Karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.

_Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

_Ibilgailuak gidatzeko, gutienez ere B1 motako baimena izatea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako bederatzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan hautaprozesuak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

2.3. Probak gainditu baina lanposturik eskuratzen ez dutenak aldi baterako kontratatu ahalko dira, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Avenida de la Estación, 2, 31340 posta kodea, Martzilla), hogeita hamar egun naturaleko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute beharkizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Deialdi honetako zazpigarren oinarriaren arabera epaimahaiak baloratu beharko dituen merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.3. Alegatutako merezimenduak frogatu beharko dira enpresa ziurtagiriekin, lan bizitzaren ziurtagiriarekin, lan kontratuekin, eta agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira, horrela egin ezean ez aurkeztutzat joko baitira. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3.4. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

_Izangaiek alegaturiko merezimenduak egiaztatzen dituztenak, deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera ordenatuak.

_Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako banku entitate baten bidez 15 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da inskripzio epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeko uko egin ez izana justifikaturiko arrazoirik ez badago. Hori dena Enplegu Bulegoak luzaturiko agirien bidez egiaztatuko da.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, mahaiburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruordea.

Mahaikide idazkaria: Miguel Chivite Sesma, Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Joaquín De Carlos Pérez.

1. mahaikidea: Pilar Osés Díaz, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetako gizarte langilea.

Ordezkoa: Yolanda García Alfaro, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetako gizarte langilea.

2. mahaikidea: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko teknikaria, izendatzeko dagoena.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko teknikaria, izendatzeko dagoena.

3. mahaikidea: Rosario Santarrosalía Valdemoros, famili langilea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Lourdes Martínez Razquin, famili langilea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da, lehiaketa lehenbizi eta oposizioa gero, oinarri hauetan adierazten den gisara.

6.2. Oposizioa 2007ko irailean hasiko da, gutxi gorabehera, 4.3 oinarrian aipatu ebazpenak ezarriko dituen egunean, tokian eta orduan.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta erregelamenduaren arabera iragarriko ditu gainerako ariketak.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta 30 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez, II. eranskinaren arabera eta honela banaturik:

Eman diren zerbitzuak: gehienez ere, 20 puntu.

Bestelako merezimenduak: gehienez ere, 10 puntu.

7.2. Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak noiznahi.

Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

7.3. Lehiaketaldia amaitzen denean, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean jarriko du izangaietako bakoitzak lortutako puntuazioa.

Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8._Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: Proba objektiboa, III. eranskinean jasotzen den programako gaiei buruzko galdera motz edo test modukoei idatziz erantzun beharko zaie, gehienez ere ordu batean.

b) Bigarren ariketa: idatzizko proba egitea IV. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz, gehienez ere bi ordutan; famili langilearen lanpostuaren berezko ezagupenekin, lanekin, egitekoekin eta trebetasunekin lotutako galderei erantzun beharko zaie idatziz.

8.2. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira, eta haien balorazioak 70 puntu eginen du, gehienez, honela banaturik:

_Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 20 puntu, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 10 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

_Bigarren ariketa: gehienez ere 50 puntu, eta bazterturik geldituko dira 25 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

8.3. Oposizioko ariketak egun batean egiten ahal dira, epaimahaiak erabakitzen duen bezala egin ere.

Epaimahaiak Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanen ditu kalifikazioak, bai eta oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

8.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

9._Probak gainditzen dituztenen zerrenda, agirien aurkezpena eta dokumentazioa eramatea.

9.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitaratuko ditu probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lorturiko kalifikazioak batuta, eta deialdiko lanpostuak betetzeko puntuaziorik altuena duten izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuko da.

9.2. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartzen dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa edo hurrengoak.

9.3. Izendapen proposamena aditzera eman eta 30 egun naturalean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Mankomunitatearen egoitzan:

_Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

_Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

_Deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

_Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

_Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

_Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

_Ibilgailua duela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

9.4. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, izangaietako batek agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta, beraz, bere egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra ukatu gabe.

9.5. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 9.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea Mankomunitateko buruak, eta horrekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Mankomunitateko burutzak, ebazpen baten bidez, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko lan araubideko famili langile izendatuko du aurreko atalean adierazitakoa betetzen duen izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko langilea izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hori gertatuz gero, Mankomunitateko burutzak gaindituen zerrendan, 9.1. atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta honekin ere aurreko atalean adierazi bezala jokatuko da.

11._Errekurtsoak.

11.1. Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat para daiteke hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo horretako bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, organo egileari aldez aurretik errekurritzeko asmoa dagoela adierazita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

11.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Martzillan, 2007ko ekainaren 19an._Lehendakaria, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ...................., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ................, bizilekua: ..........., probintzia: ..............., karrika: ..........., posta kodea: .........., telefonoa: .......

Zure aitzinera azaldu eta adierazten dut:

Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko famili langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez, lan araubidean eta lanaldi erdian betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskabide honi erantsitako orri kopurua:

Horrenbestez,

Eskatzen dizut eskabide hau ontzat eman eta, horren ondorioz, arestian aipatutako deialdian onar nazazula.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

AZKOIEN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1._Emandako zerbitzuak: Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 20 puntukoa izanen da.

a) Administrazio publikoetan famili langile gisa betetako lanpostuak: 4 puntu lanaldi osoan egindako urte osoagatik. Gehienez ere, 20 puntu.

b) Famili langile gisa, enpresa pribatu batean kontratu baten bidez emandako zerbitzuak: 2 puntu urte bakoitzeko. Gehienez ere, 9 puntu.

c) Erakunde pribatuetan edo publikoetan, zaharrak edo ezinduak zuzenean zaintzen emandako zerbitzuak: puntu 1 urte bakoitzeko. Gehienez ere, 5 puntu.

Lanaldi osoan emandako zerbitzuei aplikatuko zaizkie puntuazio hauek eta proportzionalki baloratuko dira lanaldi partzialean lortutako merezimenduak.

Atal ezberdinetan sailkaturiko zerbitzuak aldi berean egin badira, puntu gehien ematen dituena besterik ez da kontuan hartuko aldi horretan.

Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, horren arabera banatuko zaie puntuazioa izangaiei.

2._Beste merezimendu batzuk: Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

2.1. Prestakuntza ikastaroak.

Famili langile baten berezko egitekoekin zuzeneko zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik:

a) Prestakuntza ikastaroak:

_10 ordutik 20ra bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,25 puntu.

_20 ordu baino gehiagoko eta 40ra bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.

_40 ordu baino gehiagoko eta 100 ordura bitarteko ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.

_100 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: puntu 1.

Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 6 puntukoa izanen da.

Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2.2. Ziurtagirien bidez frogatutako titulazio akademikoa:

Laguntza soziosanitarioko teknikaria (erdi maila): 2 puntu.

Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (erdi maila) edo horren baliokidea: 2 puntu

Gizarte integrazioko teknikaria (goi maila) edo horren baliokidea: 2 puntu.

Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 4 puntukoa izanen da.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko. Orobat, ez da baloratuko 2.1 oinarrian ezarritakoaren arabera deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

III. ERANSKINA

Lehen ariketaren gaiak

1._Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udala: osagaiak, eskumenak. Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.

2._Gizarte zerbitzuen sistema publikoa Nafarroan. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua. Jarduketa eremuak.

3._Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.

4._Beren buruaz baliatzeko arazoak dituztenak laguntzeko programa. Definizioa. Nori zuzenduko zaion. Etxez etxeko laguntza zerbitzua zer egoeratan behar den. Gizarteko eta familiako aldaketen azterketa eta haien eragina etxez etxeko laguntza zerbitzuan.

IV. ERANSKINA

Bigarren ariketaren gaiak

1._Famili langilea etxez etxeko laguntza zerbitzuan: lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Etika profesionala, gizarte zerbitzu oinarrizkoen barruan eta beste zerbitzu batzuekiko harremanak.

2._Hirugarren adina. Hirugarren adinaren ezaugarriak eta harekin agertzen diren arazo nagusiak: fisikoak eta gizarte arlokoak. Eritasun arruntenak. Etxez etxeko laguntza zerbitzuak zer arazotan laguntzen ahal duen. Sindrome geriatriko handiak. Dementziak. Hilurren dauden adineko pertsonak.

3._Etxez etxeko laguntzaren xede diren egoera sozio-familiarrak eta mendekotasun handikoak. Deskripzioa, balorazioa eta haiei heltzeko manerak, famili langilearen lanaren ikuspegitik. Zaintzailearen zainketa.

4._Osasuna. Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, soinketa. Eritasunei aurre hartzea eta istripuak, errehabilitazioa, osasun laguntza eta medikazioa. Norberaren higienea eta etxebizitzaren garbitasuna. Kontuan hartu beharreko alderdiak osasunari begira. Etxebizitzaren egokigarritasuna.

5._Komunikazioan izan beharreko jarrerak eta gizarte trebetasunak famili langilearen lanean. Pertsonen arteko harremanak eta talde lana.

Iragarkiaren kodea: L0710275