II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
RIBAFORADA
Hasiera bateko eta behin betiko zerrenda, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, plantilla handitu gabe D mailako udal funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian
2007ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 18an, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, D mailako udal funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe; haren 4. oinarriari jarraikiz, Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du:
Deialdiko onartuen zerrenda hasiera batean onetsi ondotik, nola ez den inor ere baztertu, behin betikoz onetsirik dagoela ulertuko da, eta horren kariaz,
Ebatzi dut:
1. Deialdiko izangaien behin betiko zerrenda onestea:
Onartuak:
1. JIMENEZ MIRANDA, ANA CARMEN
Baztertuak: Inor ez.
2. Probak 2007ko abuztuaren 2an hasiko dira, ostegunarekin, 9:00etatik aitzina, Ribaforadako Herriko Etxean, San Francisco Javier plazako 1ean baitago.
3. Epaimahaia deialdiko 5. oinarrian zehaztu bezala osatuko da.
Ribaforadan, 2007ko ekainaren 21ean._Alkate udalburua, Edurne Ruiz Huguet.
Iragarkiaren kodea: L0710214