86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

2006ko Lan eskaintza publikoa. Handipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko ekainaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

(16/PR)

Ikusirik, batetik, 2007ko maiatzaren 24ko epaia, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren 221/2006 prozedura laburtuan eman baitzen, eta bestetik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren txostena,

Honako hau erabaki da:

2006ko Lan Eskaintza Publikoa handitzea, hura onetsi baitzen Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko maiatzaren 2an eman erabakiaren bidez (16/PR). Handipena honako lanpostu hauei dagokie:

Famili langileak: 35 lanpostu.

Lorategitetako mantentze-lanetako laguntzaileak: 14 lanpostu.

Iruñean, 2007ko ekainaren 5ean._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0709708