86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JAURRIETA

Hilerriaren gaineko ordenantzaren aldaketa

Jaurrietako Udalak, 2007ko maiatzaren 24an egindako bilkuran, gehiengoz onetsi zuen Jaurrietako Udalaren hilerriko erabilera eta hura erabiltzeko nahiz hango zerbitzuak hartzeko tasa eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa hau:

"18. artikulua. Hauek izanen dira tarifak:

a) Nitxoak 10 urterako lagatzea: dohainik izanen da jende guztiarentzat, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez.

b) Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoen lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko; gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Jarriko diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, denak berdinak izan daitezen."

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, 2007ko ekainaren 14an._Alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0710009