86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

184/2007 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Ingurumeneko ukipenetarako baimena ematen du Txulapaingo hornidura proiekturako. IV. fasea, Beorburu, Nuin eta Otsakar, Txulapaingo Udalak sustatua.

Aipatutako espedientea 2007ko urtarrilaren 2an sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2.C eranskineko N) atalean sailkatuta dago. Beraz, Ingurumeneko ukipenetarako baimenen araubidea aplikatu behar zaio. Funtsean nekazaritzako bideetan, errepide bazterretan eta lehorreko landalurretan garatuko da jarduketa. Hala ere, jarduketaren zati batek Txulapaingo 7. poligonoko 199. lurzatia ukitzen du, ametz ilaunduen unada ongi eratua duena. Era berean, tarte batzuetan azpiegitura berrien eraikuntzak edo ur-hodiek larre eta sasi bidean diren gramineo gogorreko larre naturalei eragiten die.

Lehen aipatutako foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumeneko ukipenetarako baimena emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskabidea aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Aipatutako 4/2005 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela eta 27. artikuluarekin bat etorriz, jarduera egin nahi den udalean jakinarazi beharko da.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko ukipenetarako baimena ematea Txulapaingo hornidura proiekturako. IV. fasea, Beorburu, Nuin eta Otsakar, Txulapaingo Udalak sustatua.

2. Baimen hau ingurumenaren gaineko eragin horiek zuzentzeko gainerako neurriak betetzearen baldintzapean ematen da. Neurri horiek eraikitzeko proiektuarekin batera aurkeztu den Ingurumeneko ukipenetarako azterlanean azaltzen dira.

_Jarduera gunea, larre eta sasiak dituzten eremuak ukitzen dituena (Otsakarko eta Beorburuko biltegi berrien eta Larraiozko ponpaketa-estazioaren inguruan) balizatu beharko da ukitu behar ez den landaredian kalteak saihesteko xedez.

_Txulapaingo 7. poligonoko 198. eta 167. lurzatietatik 199. lurzatirako bidean, hornidurako hodiek ameztian ukipenik eragin ez dezaten zaindu beharko da, lan lerroa laborantza lurzatietan zehar bideratzen saiatuz. Ezinbestekoa bada zuhaitzen bat botatzea, lehenbizi inguru horretako mendi zaindariari abisatuko zaio, mozteko baimen administratiboa lortzeko xedez.

Mindegi eta Iturrotz errekak zeharkatzeko ur-bazterretan eta inguruko landaredian ahalik eta ukipen gutxien eraginen da. Horretarako makineria txikiarekin lan eginen da, proiektuan azaldu bezala.

_Azpiegitura berriak kokatuko diren lekuan lurra berdintzearen ondorioz sobran gelditzen den lurra zabortegi baimendu batera eramanen da edo, bestela, lurzatian berean hedatuko, ondoko lursail naturalekin egokitu eta azalerek fisiografikoki bat egin dezaten. Sortzen diren lur-erauzketako ezpondak eta lubetak ere behar bezala biribilduak utzi beharko dira.

_Indusketa lanekin hasi aurretik landare-lurraren geruza kendu beharko da, gutxienez 30 cm-koa. Kentzen den lurra landare-lurra berrezartzeko eta zorua lehengoratzeko izanen da obrek ukituriko azalera osoan.

_Lanak bukatu ondoren, proiektuaren eragin eremuan ez da obra arrastorik geldituko eta obretarako instalazio guzti-guztiak kenduta izan beharko dira.

_Vianako Printzea Erakundeari eskatuko zaio Otsakarko eta Beorburuko biltegi berriei eta Larraiozko ponpaketa-estazioari dagozkien zangak irekitzeko eta zelaitzeko lanak eginen diren lurzatiaren gaineko txosten arkeologikoa.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), honako baldintzekin:

_Egin nahi diren instalazioek (errepideak, bide publikoak, ubide publikoak, edo beste) ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumeneko ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

6. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Txulapaingo Udalari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.ri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0709519