78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan aritzeko, informazioko ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1._Xedea

1.1. Deialdi honen xedea da Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan aritzeko, informazioko ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostua 10 07 01 / 02 kodeaz identifikatua dago Udaleko plantilla organikoan.

1.2. Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako arauak.

1.3. Probak gaindituta lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute.

1.5. Lanpostua C mailako ordainsariez eta Atarrabiako Udalaren plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriez horniturik dago.

1.6. Eginkizun nagusi hauek izanen ditu:

_Atarrabiako Udalera jotzen duen herritarrari harrera egitea: telefono bidezkoari, bertaratuari edota beste bide bat erabiltzen duenari. Horretarako ondoko lanak eginen ditu:

_Bulegoan eskura dagoen informazioa ematea.

_Ezarritako prozedurei jarraikiz bere eskumeneko berezko izapideak kudeatzea.

_Kudeaketa bideratzea eta bulegoan argitu ezin izan diren herritarren eskaerak eta eskariak dagokien zerbitzuen eskuetan jartzea.

_Eta, orokorrean, honaino deskribatu direnen gisakoak, zerbitzua dela-eta manatzen bazaizkio.

2._Izangaiek betebeharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Adinez nagusi izatea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko bertze edozein estatutakoa.

c) Batxillergoko titulua edo Bigarren Graduko Lanbide Heziketaren titulua edo haien baliokidea edukitzea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik baztertua ez egotea.

2.2. Aitzineko baldintzak geroago aurreikusten diren epean eta moduan frogatu beharko dituzte izangaiek eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete.

3._Eskaerak.

3.1. Eskabideak Atarrabiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. I. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek azaldu behar dute eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela.

3.2. Eskabideari Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia gehituko zaio, baita izangaiak lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduak frogatzen dituzten ziurtagiri jatorrizkoak edo kopia kautotuak ere.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaian ondoko kide hauek arituko dira edo bertzenaz berek izendatzen dituztenak:

Mahaiburua: Atarrabiako Udaleko alkatea.

Mahaikide-idazkaria: Francisco Javier Gil Izco, Atarrabiako Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: ANIMSAko Antolaketa departamentuko teknikaria

Mahaikidea: Eduardo Moler Mancho jauna, Atarrabiako Udalaren Giza Baliabideetako zuzendaria.

Mahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkaria.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa, gutxienez, bertan izan gabe. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahal izanen ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta haietan soilik emango diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehenik lehiaketaldia izanen da eta ondoren oposizioaldia. Aurreikustekoa da oposizioaldia 2007ko irailetik aurrera hastea.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean adieraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren. Ondoren, epaimahaiak Udaletxeko Oholtzan emanen ditu aditzera gainerako probei buruzko iragarkiak.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen eta, gehienez ere, 30 puntu lortu ahalko dira.

7.2. Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta agiri bidez egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak. Agiri horiek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak izan beharko dute. Une horretan ekartzen ez direnak ez aurkeztutzat hartuko dira, ondorio guztietarako.

7.3. Izangaiek aurkezturiko agiri bidez egiaztatutako merezimenduen balorazioa deialdi honetako II. eranskinean ezarritako baremoari jarraikiz eginen da. ondoko baremoari jarraikiz.

7.4. Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarriarekin bat, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatutzat hartuko da, gehienez ere 5 puntu arte.

Euskararen ezagutza kreditatzeko, izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak eginen duen proba egin beharko dute, uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuari jarraiki. Proba egin nahi duten izangaiek deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean eskatu beharko dute (I. eranskina).

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria, EGA edo titulu baliokidea duten izangaiek ez dute proba hau egin beharrik izanen. Epaimahaiak, atal horretan ezarritako puntuaziorik altuena eman diezaieten, izangaiek tituluaren agiri originala edota kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean.

Aurreko paragrafoan aipaturiko agiriak ez dituzten baina Hizkuntza Eskolako mailak edota zikloak zein Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen ikastaroetako urratsak gainditu dituzteneko ziurtagiriak aurkezten dituzten izangaiei, horien araberako puntuazioa emanen zaie. Ez dira onartuko, zentro ez ofizialek emaniko azterketa-txartelak ezta ziurtagiriak ere.

7.5. Epaimahaiak edozein unetan eska ditzake lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

7.6. Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak Udaletxeko iragarki oholean jarriko dira ikusgai.

8._Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak ondoko probak izanen ditu, eta gehienez ere, 70 puntu eskuratu ahalko dira.

8.2. Lehen ariketan ondoko bi proba hauek egin beharko dira. Hauetako bakoitzak 10 puntu balioko ditu eta ariketaren gehieneko balorazioa 20 puntukoa izanen da. Ariketak duen gehieneko balorazioaren erdia (10 puntu) erdiesten ez duten izangaiak baztertuak geratuko dira:

8.2.1. Lehen ariketako lehen proba teorikoa izanen da. Idatziz egitekoa izanen da eta Administrazio Izapidetzea Toki Administrazioan gaiari buruzko III. a) eranskinean jasotzen den gaitegiaren lehen zatiaren gaiei buruzko galdera labur edota test erakoei erantzun beharko zaie.

8.2.2. Lehen ariketako bigarren proba praktikoa izanen da, Honetan, mikroinformatika tresnen erabilerari buruzko hainbat ariketa egin beharko dira: Word, Excel, Internet Explorer, Outlook.

8.3. Bigarren ariketa praktikoa izanen da. Honetan, herritarren harrera-lanaren antolaketaren eta funtzionamenduaren inguruan III. b) eranskinean jasotzen diren gaiekin zerikusia duen gairen bat garatu beharko da idatziz. Ariketa honen balioa 30 puntukoa izanen da eta baztertuak geratuko dira ariketak duen gehieneko balorazioaren erdia (15 puntu) erdiesten ez duten izangaiak.

8.4. Hirugarren ariketan Nafarroako Psikologia Aplikatuaren Institutuak prestatuko dituen proba psikoteknikoak egin beharko dira eta horietan neurtuko da izangaia zenbateraino egokitzen den lanpostuaren eskakizun profesiografikora. Proba honetan 20 puntu emanen dira eta ez da baztergarria izanen.

8.5. Oposizioaldiko ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu, Herriko Etxeko iragarki oholean, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda eta atera duten kalifikazioa, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere.

8.6. Ariketak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuta geldituko dira.

8.7. Ariketak epaimahaiak erabaki hurrenkeran eginen dira. Halaber, epaimahaiak erabakiko du ariketa hauek egun bakarrean edota gehiagotan egitea.

8.8. Epaimahaiak erabakiko du ariketa bakoitzaren iraupen gehienekoa, haiek hasi baino lehen.

9._Gainditu dutenen zerrenda.

9.1. Oposizioaldia amaitutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitara emanen du Udaleko iragarki oholean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, oposizioaldian eta lehiaketaldian izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuz.

9.2. Epaimahaiak puntuazio altuena lortzen duten izangaien aldeko kontratazio proposamena igorriko dio Alkatetzari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Kontratazio proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, proposatutako izangaiek Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte deialdiko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak eta honako dokumentazio hau:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskaturiko tituluaren fotokopia konpultsatua edota hau eskuratzeko eskubideak ordaindu izanarena.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

e) Atarrabiako Udalak eska ahal dizkien gainerako agiriak.

9.4. Izangai proposatuak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

9.5. 9.4. atalean azaldutakoa gertatuz gero, 9.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du utzitako hutsunea eta harekin ere aurreko ataletan azaldu bezala jokatuko da.

10._Izendapena eta kontratazioa.

10.1. Aitzineko oinarriak aipatzen duen hautapen prozedura bukatuta, alkateak izangai proposatua kontratatzeko ebazpena eginen du, eta haien kontratazioa aginduko du. Hori guztia, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen du lanpostuaren kontratua sinatzeko, izendapena jakinarazten den egunetik hasita. Aipatu epean jabetza hartzen ez badu, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, 9.1. oinarriko zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin edo izangaiekin beteko da lanpostua.

10.3. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hautagaiak kontratua gauzatu ondoren.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik.

Atarrabian, 2007ko maiatzaren 15ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .............., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ........., bizitokia: ..............., karrika: ................, zenbakia: ..........., posta kodea: ............, telefonoa: ........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Atarrabiako Udalaren Herritarrak Hartzeko Bulegoan aritzeko informazioko ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin, betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, haien oinarriak jakin eta espresuki onartzen baititut.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela bereizia izan ezein administrazio publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

Deialdian eskatutako titulazioaren jabe dela

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

f Euskararen ezagutza kreditatzeko proba egin nahi duela, deialdiaren 7.4. oinarrian ezarritakoari jarraiki. (markatu hala nahi denean).

Horrenbestez,

ESKATZEN DUT:

Eskabidea tenorez eta moduz aurkeztutzat harturik, deialdiaren probetan onartua izatea.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

.Laneko esperientzia (gehienez 20 puntu):

Agertzen diren puntuazioak urte osoei dagozkie. Denbora zatiak, proportzioan dagokiena. Lanaldi partzialeko zerbitzuetan emandako denborari, proportzioan egokitzen zaiona emango zaio

Laneko esperientzia administrazio publikoen ziurtagiriarekin eta enpresa pribatua bada kontratuaren eta bizitza laboralaren bidez frogatuko da.

Nafarroako toki entitateetan herritarrak hartzeko bulegoetan, C mailako informazioko ofizialaren kontratuarekin edota deialdian eskatutako zerbitzuaren antzeko lanpostuan aritutako urte oso bakoitzeko eta gehienez ere bost urtera arte. 3 puntu

Bestelako administrazio publikoetan herritarrak hartzeko bulegoetan, C mailako informazioko ofizialaren kontratuarekin edota deialdian eskatutako zerbitzuaren antzeko lanpostuan aritutako urte oso bakoitzeko eta gehienez ere bost urtera arte. 2,5 puntu

Nafarroako toki entitateetan administrari-ofizialaren kontratuarekin aritutako urte oso bakoitzeko eta gehienez ere bost urtera arte. 2 puntu

Bestelako administrazio publikoetan administrari-ofizialaren kontratuarekin aritutako urte oso bakoitzeko eta gehienez ere bost urtera arte. 1,5 puntu

Enpresa pribatuetan administrariaren kontratuarekin aritutako urte oso bakoitzeko eta gehienez ere bost urtera arte. Puntu 1

.Prestakuntza (gehienez 10 puntu):

Ikastaroak kreditatzeko jatorrizko titulua edota fotokopia konpultsatua erabiliko da. Ikastaroaren iraupena (orduak) agertu beharko da.

Prestakuntza, udal-kudeaketarekin zerikusia duten eduki eta tresnetan: 40 orduko, puntu 1; gehienez 2 puntu

Prestakuntza, tresna informatikoen erabileran: 40 orduko, puntu 1; gehienez 2 puntu

Prestakuntza, herritarrak hartzeko tekniketan edota trebetasunetan: 20 orduko, puntu 1; gehienez puntu 1

Euskararen ezagutza, Hau baloratzeko deialdiaren 7.4 oinarriari jarraituko zaio: gehienez, 5 puntu

III. ERANSKINA

Gaitegia

A._Administrazio izapidetzea Toki Administrazioan.

1._30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

2._4/1999 Legea, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

3._6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

4._2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

5._11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzekoa.

6._15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

7._Udal Erroldaren araudi erregulatzailea.

8._21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.

B._Herritarren harrera-lanaren antolaketa eta funtzionamendua

9._Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoaren funtzionamendu-araudia (agiri publikoa, www.villava.es Udalaren web-orrialdean eskuragai).

10._Zerbitzu-kartak kalitatea bermatzeko sistema (AENOR markaren A-58 araudi partikularra, Zerbitzuen Karten ziurtagirien zerbitzuaren gainekoa).

11._Informazioaren datu-baseak (BDI): informazio eta mantentze-lan motak.

12._Herritarrengandik jasotako oharren, kexen eta iradokizunen tratamendua.

13._Aktibitateetako izen-emateen kudeaketa.

14._Zita eskatuen kudeaketa.

15._Udal-izapideen kudeaketa.

16._Kudeaketaren estatistikak.

17._Herritarren Harrera.

Iragarkiaren kodea: L0709269