I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1812/2007 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dizkiena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 4ko 1812/2007 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko sendagile espezialista izateko: Silvia Ruiz Nepote, igoera txandakoa, eta Sara Aguirre Gorospe, Iñigo Fernández Andrés eta Susana Sonia Lapeña Calavia, txanda irekikoak. Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:
Silvia Ruiz Nepote andreari lanpostu huts bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (lanpostu zenbakia: 67884).
Sara Aguirre Gorospe andreari lanpostu huts bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (lanpostu zenbakia: 60131).
Iñigo Fernández Andrés jaunari lanpostu huts bat Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 68210).
Susana Sonia Lapeña Calavia andreari lanpostu huts bat Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 67316).
Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.
Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0709720