78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Zizur Nagusian instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT08257-JAA/jlp espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Zizur Nagusia.

c) Instalazioaren xedea: Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko urbanizazioak ukitzen duen aireko linea elektrikoa lurpean sartzea.

d) Ezaugarri nagusiak: "S.T.R. Cordovilla-Orkoien I" izeneko aireko linearen bariantea (66 KV), 44 eta 54 zenbakiko metalezko euskarri berrien artean; lurpean sartuko da, RH-Z1/500, 1.603 m, Zizur Nagusiko Ardoi sektorean etxebizitzen urbanizazio berria egin behar dela eta.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 160.222,15 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren aurreproiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 14an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

ZIZUR NAGUSIKO "ARDOI" SEKTOREKO URBANIZAZIOA. "ORKOIEN-CORDOVILLA 1" IZENEKO 66 KV-KO AIREKO LINEA ELEKTRIKOA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

GA-01 Manuel García Rebordinos 10 15 194 1 36 2 8 3 240Lehorreko alorra

Paulino Caballero kalea, 50

31004 Iruña (Nafarroa)

ZIZUR NAGUSIA

ZM-01 Nafarroako Foru Komunitatea 77 116 797 - - 312 2 450 Autobia

(H. Lan, G. eta K.)

San Ignazio etorb., 3

31002 Iruña (Nafarroa)

ZM-02 José Javier Azcona Irañeta 110 165 1.206 1 36 3 122 739 Lehorreko alorra

Julio Paternain kalea, 9

31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: F0709030