78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2911/2007 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Legardako (Nafarroa) herrigunean gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio-baimena ematen duena.

Gas Navarra, S.A. enpresak 2007ko otsailaren 15ean aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen, Legardako herrigunean gas natural kanalizatua banatzeko proiektua aurkeztuta.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2007ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 9koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan martxoaren 8an, bai eta Legardako Udalaren iragarki oholean ere. Tramitazioaldi horretan Legardako Udalaren eta Jesús Zúñiga Olaso jaunaren alegazioak jaso dira, enpresa eskatzaileari igorri zaizkio, eta horrek erantzuna eman du.

Proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Izarbeibarko APA-ko DN 6"-n hornidura adarrean ezarri beharreko AR-01 APA/MPB-ko irteeran izanen da abiapuntua. Hornidura sare horrek sare nagusi bat dauka, gutxi gorabehera 3.360 metro linealekoa. Sare horretatik abiatuta, bigarren mailako sarea eginen da eta azken horretatik adarrak aterako dira, hirigintzako garapenaren arabera. Sare horrek 1.758 metro lineal izanen du gutxi gorabehera. Bi sareak dentsitate handiko polietilenoz diseinatuko dira, UNE 53333-90 arauari jarraikiz, eta PE 63tik PE 200era bitarteko diametroetan, beharren arabera. Horrez gain, APAko hornidura adarretik aterako den MPAko sare bat egin nahi da, industrialdean banaketa egiteko.

Eraiki beharreko sarearen diseinuaren presioa 4 bar-ekoa da eta tenperatura 15ºC-koa, aurreikusitako gehieneko emaria 1.360 Nm³/h-koa eta gasaren gehieneko abiadura 20 m/s-koa.

Aurrekontua hirurehun eta laurogeita hamahiru mila zazpiehun eta berrogeita hemezortzi (393.758) eurokoa da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Legardako herrigunean gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio-baimena ematea Gas Navarra, S.A. enpresari.

2. Instalazioak paratzeko baimena Zuzendaritza Nagusi honek eman behar du, ebazpen bidez, eta, horretarako, Gas Navarra, S.A. enpresak behin betiko proiektu teknikoa aurkeztu beharko du eta, hala balegokio, onura publikoaren adierazpenerako eskabidea.

3. Aurretiko administrazio baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena._Enpresak bi hilabeteko epean 7.875,16 euroko bermea jarri beharko du, instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan itzuliko da.

Bigarrena.-Enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legeko 74. artikuluan eta bereziki d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Gas Navarra, S.A. beharturik dago hornidura ematera eta behar diren hedakuntzak egitera, baimen honen eremu geografikoaren barreneko edozein eskatzailek zerbitzua eskatuz gero.

Hirugarrena._Administrazio-baimenaren titularra beharturik dago beste batzuk gas naturaleko sarera lotzeko kontratuak egitera, abuztuaren 3ko 949/2001 Errege Dekretuan, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, haren aldaketetan eta hura garatzen duten gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena._Aurretiko administrazio-baimenaren titularra abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuko 10. artikuluan aipatzen diren eskubide eta baldintzak izanen ditu banatzailea den aldetik. Dekretu horren bidez arautzen dira gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

Bosgarrena._Baimen honek ez du zerbitzua erabiltzeko eskubide esklusiborik ematen.

Seigarrena._Zuzendaritza Nagusi honek badu eskubidea baimena baliorik gabe uzteko baldin eta ezarritako baldintzak betetzen ez badira, bai emandako datuak zehatzak ez izateagatik bai horretarako bidea ematen duen beste edozein arrazoi berezirengatik.

Zazpigarrena._Aurretiko administrazio-baimen hau ematen bada ere, ez dira alde batera utzi behar aplikatzekoak diren bestelako xedapenak, sektoreko legeria eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoa kontuan izanik beharrezkoak diren kontzesioak eta baimenak.

4. Ebazpen hau Gas Navarra, S.A. enpresari (Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008 Iruña), Legardako Udalari eta Jesús Zúñiga Olaso jaunari jakinaraztea administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 30ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0709145