78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko ekainaren 11koa, Nafarroako Gobernuak hartua, etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuei aplikatuko zaien urteko interes-tasa efektiboa finkatzen duena, 1992an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan.

Apirilaren 13ko 155/92 Foru Dekretuak etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako 1992an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan ematen diren maileguen baldintzak arautu zituen. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen zuen mailegu horien urteko interes-tasa efektiboa (UTB) 2007ko lehen seihilekoan berrikusiko zela heldu den bost urteetarako, emandako maileguen amortizazioa arte. Berrikuspen hori Nafarroako Gobernuak eginen du, aipatu foru dekretuan aurreikusitako formula aplikatuz.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko 1992an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan ematen diren mailegu kualifikatuen urteko interes-tasa efektiboa %3,892an ezartzea. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko tasa efektibo altuagorik aplikatu, zein diren ere ordaintzeko aplikatzen diren mugaegunen arteko epea.

2. Aipatutako interes-tasa berria bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie eta 2007ko uztailaren 1etik aurrera hartuko du indarra, mailegu bakoitzaren hurrengo amortizazio epealdi osotik aurrera; horretarako hurrengo formula hau aplikatuko da kuota kalkulatzeko, bai finantza-entitateak kobratu behar duena kalkulatzeko bai maileguaren titularrak ordaindu behar duena kalkulatzeko.

1

a Kuota (euro 1erako).

m Urtearen baitako mugaegunak.

n Maileguari gelditzen zaizkion amortizazio urte osoak.

i UTB.

iÝŽn~ Urteko nominala.

q Hazkunde tasa.

(1 + iÝŽm~)(Žt)

aÝŽ1~ Interes tasa berraztertu ondoko lehenbiziko amortizazio aldi osoari dagokion kuota.

a Kuota (epe-muga jakin baterako, hasitako urtea betetzen denetik hasita).

cÝŽ0~ Kapital bizia.

iÝŽn~ Amortizazio epealdi bati ezarri beharreko interesa.

t Urtea amaitu bitarteko ordaindu gabekoen mugaegunen kopurua.

Aipatu formula horren aplikaziotik ateratzen den kuota berria urtebeteko amortizazio aldi osoa bete arte egin gabe dauden amortizazio aldietan aplikatuko da, eta, urte berria hasten denean, mailegu bakoitzari dagokion igoera aplikatuko zaio.

3. Berraztertutako tasa efektiboa txikiagoa bada mailegu-hartzaileari dagokion tasa subsidiatua baino, bi interes-tasa efektibo horietako lehena aplikatuko da bakar-bakarrik.

4. Erabaki hau finantza-entitate interesdunei jakinaraztea eta adieraztea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola eta, aukeran, errekurtso hauetakoren bat jar daitekeela:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Epeak erabaki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Etxebizitza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 11n._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0709782