78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1806/2007 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez izendapenak egiten dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketarako erdi mailako teknikari izateko 3 lanpostu betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 4ko 1806/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatzen dira María Jesús Gamboa Zabalo, Estefanía Munárriz Nuin eta María Peña Sanz Garrido, antolaketarako erdi mailako teknikari izateko lanpostuak betetzeko, eta honako lanpostu hutsak esleitu zaizkie:

María Jesús Gamboa Zabalo andreari, 6091 lanpostu hutsa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Estefanía Munárriz Nuin andreari, 7478 lanpostu hutsa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Peña Sanz Garrido andreari, 7479 lanpostu hutsa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2006ko 20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 15ean.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0709719