74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko maiatzaren 4an egin bilkura arruntean, 2 zenbakiko puntuan, erabaki zuen hasiera batean onestea borondatez birzatitzeko proiektuak eta hirigintza hitzarmena, hain zuzen ere Baztango Udal Planeko Oronozko 6 exekuzio unitateari dagokion nahitaez lagatu beharreko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaindu ahal izateko. Ciaurriz arkikteko andreak eta Urralburu legelari jauna prestatu dute, 2006ko iraileko datarekin, horretarako abiarazitako espedientean baitago, eta Promociones Inmobiliarias Zioz, S.L. da sustatzailea. Onespenari lotuak daude hainbat determinazio.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Elizondon, 2007ko maiatzaren 17an. Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0708478