74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Borondatezko birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak 2007ko martxoaren 22ko bilkuran Añorbeko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioetako eta hirigintza hitzarmeneko UC-11 exekuzio unitatearen Borondatezko birzatiketa proiektua onestea erabaki zuen, baita aipatu unitatearen hirigintzako aprobetxamenduaren lagapenaren ordez haren balioa dirutan ematekoa ere. Petrodex, S.L. enpresak sustatu ditu bi proiektuak. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 76.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta jendaurreko epe horretan inork ez badu alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Añorben, 2007ko apirilaren 11n._Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L0707884