74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2006ko ekitaldiko kontuen espedientea. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Los Arcos Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2007ko maiatzaren 7an egindako batzar arruntean, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, adostasun txostena eman ziela Los Arcos Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen eta haren erakunde autonomoa den zaharretxearen 2006ko aurrekontuko likidazioaren gaineko kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Los Arcosen, 2007ko maiatzaren 9an._Mankomunitateko burua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0707914