74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZA

Zangozako Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Zangozako Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketaren 2/2007 espedientearen hasierako onespena. Aurrekontu hori 2007ko maiatzaren 4ko osoko bilkura arruntean onetsi zuen, hasiera batean, Zangozako Udalak.

Espedientea jendaurrean egonen da, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioak aurkeztuz gero, haiek ebazteko erabaki espresua hartuko du osoko bilkurak eta behin betiko onespena argitaratuko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, 2007ko maiatzaren 8an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elbás.

Iragarkiaren kodea: L0707624