74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1544/2007 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1379/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2007ko ekainaren 21ean argitaratu zen, 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

2006ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 25ean argitaratu zen urriaren 2ko 2389/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Otsailaren 15eko 473/2007 Ebazpenaren bidez (2007ko otsailaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 25. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Izangai bakar batek oposizioko bigarren ariketa gainditu ez duenez, epaimahaiak espediente osoa igorri eta deialdia bete gabe deklaratzea proposatu du.

Aurrekoa ikusirik, bidezko da bete gabe uztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea, ez baitago oposizioaren ariketak gainditu dituen izangairik.

2. Ebazpen hau epaimahakideei, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 14an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0708280