II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LEOTZ
Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena
2007ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 6an, argitara eman zen Leozko Udalaren erabakia. Haren bidez hasiera batean onetsi zen 2006ko udal aurrekontuko 3/2006 aldaketa.
Jendaurrean egoteko epea espedientearen kontra inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik,
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004Foru Legeak aldatu baitzuen, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat jo dira eta, beraz, bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agitaratzea.
3/06 aldaketa:
Gastuak: kreditu gehikuntza:
_Kontusaila: 1 314 16001. Kontzeptua: langileen Gizarte Segurantza. Zenbatekoa: 5.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 5.000,00 euro.
Finantzaketa:
_Kontusaila: 87000. Kontzeptua: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 5.000,00 euro.
Dirusarrerak, guztira: 5.000,00 euro.
Iratxetan (Leotz), 2007ko maiatzaren 8an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.
Iragarkiaren kodea: L0708359