74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LARRAUN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Joxe Martín Muguiro Sorabilla. Jarduera: zerritegia handitzea eta higiene eta osasun arloetako hobekuntzak egitea, Aldatzen. Tokia: 18. poligonoko 285. lurzatia, Aldatzen (Larraun).

Larraunen, 2007ko maiatzaren 22an._Alkatea, Pedro Manuel Barbería Echarri.

Iragarkiaren kodea: L0708536