74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ARBIZU

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Agotzaina, S.L. Jarduera: Industriako Hondakin Uren Araztegiaren exekuzio proiektua. Tokia: 1. poligonoko 204. lurzatia, Arbizuko Itsasia alderdian.

Arbizun, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Jesús María Mendinueta Urdánoz.

Iragarkiaren kodea: L0707872