74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

551/2007 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006-2007 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin duten ikasleen Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolatze Liburua betetzeko jarraibideak ematen dituena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du ebazpen hau onets dadin. Honen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin duten ikasleen Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolatze Liburua betetzeko aldaketak sartu eta jarraibideak ematea.

Azaroaren 21eko 148/2006 Foru Aginduak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei titulua emateko era arautzen duenak, Eskolatze Liburua egokitu egin behar dela dio, foru agindu hori aplikatzearen ondoriozko datuak bildu eta ager daitezen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._2006-2007 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin duten ikasleen Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolatze Liburua betetzeko aldaketak eta jarraibideak onestea, irizpide hauen arabera:

1. Ebazpen hau Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxe publiko eta pribatuetan aplikatuko da.

2. Ebazpen honen xedea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin duten ikasleen Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolatze Liburua betetzeko jarraibideak ematea da.

3. Liburuari erantsi beharreko orrialde berriak, aldatu behar direnak ordeztuko dituztenak, ebazpen honetan ezarritako ereduaren eta kasuen arabera esaten den tokian jarriko dira, azaroaren 21eko 148/2006 Foru Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

4. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari jarraikiz, 2006-2007 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsoa egiten ari diren ikasleak:

1. Ikaslea mailaz igotzen bada, dela bigarren kurtsora igotzeko baldintzak betetzeagatik edo dela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsoa bigarren aldiz egiteagatik, Eskolatze Liburuko 29. orrialdetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsoko ebaluazioko emaitzak biltzen dituen orri bat erantsiko da, ebazpen honetako 1. eranskineko ereduaren arabera, eta hurrengo orrialdean, berriz, mailaz igo dela adieraziko da, ebazpen honetako 2. eranskineko ereduaren arabera.

2. Ikasleak lehen kurtsoa berriro egin behar badu ez dira orri horiek erantsiko.

3. Ikasleari Curriculum Egokituko Unitate bat egiteko aukera emanez gero, Eskolatze Liburuko 29. orrialdetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsoko ebaluazioko emaitzak biltzen dituen orri bat erantsiko da, ebazpen honetako 1. eranskineko ereduaren arabera, eta hurrengo orrialdean, berriz, mailaz igo dela adieraziko da, ebazpen honetako 2. eranskineko ereduaren arabera, "CEU" zehaztuz "bigarren kurtsoa"ren ordez.

5. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari jarraikiz, 2006-2007 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egiten ari diren ikasleak:

1. Ikaslea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsora edo Curriculum Aniztasuneko hirugarrenera igotzen bada, Eskolatze Liburuaren 20. orrialdeari orri bat erantsiko zaio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoko ebaluazioaren emaitzak bilduko dituena, 3. eranskineko ereduan ezarritako moduan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsora igotzea liburuaren 21. orrialdean adieraziko da.

2. Ikasleak bigarren kurtsoa berriro egin behar izanez gero, 20. orrialdean ez da orririk erantsiko eta 21. orrialdea zuri geldituko da.

3. Ikasleari Curriculum Egokituko Unitate bat edo Lanbide Hastapeneko Programa bat egiteko aukera emanez gero, Eskolatze Liburuko 20. orrialdean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoko ebaluazioko emaitzak biltzen dituen orri bat erantsiko da, 3. eranskineko ereduaren arabera.

4. Curriculum Egokituko Unitate bat egiten ari diren ikasleendako, Eskolatze Liburua ebazpen honetako 8. eranskina erabiliz beteko da. 29. orrialdetik aurrera erantsiko da. Gainera, Curriculum Egokituko Unitateko ebaluazioa adierazteko erabilitako orrialdea aipatuko da 27. orrialdean, bertan irauteko bermea ematearren.

6. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari jarraikiz, 2006-2007 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoa egiten ari diren ikasleak:

1. Ikaslea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsora edo Curriculum Aniztasuneko laugarrenera igotzen bada, Eskolatze Liburuaren 22. orrialdeari orri bat erantsiko zaio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoko ebaluazioaren emaitzak bilduko dituena, 5. eranskineko ereduan ezarritako moduan. 23. orrialdean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsora igo dela adieraziko da. "Curriculum Aniztasuna" zehaztuko da "laugarren kurtsoa" ren ordez, halaxe igo baldin bada.

2. Ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoa berriro egin behar izanez gero, 22. orrialdean ez da 5. eranskina itsatsiko eta 23. orrialdea zuri geldituko da.

3. Ikasleari Lanbide Hastapeneko Programa bat egiteko aukera emanez gero, Eskolatze Liburuko 22. orrialdean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoko ebaluazioko emaitzak biltzen dituen orri bat erantsiko da, 5. eranskineko ereduaren arabera.

7. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari jarraikiz, 2006-2007 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoa egiten ari diren ikasleak.

1. Ikasleak laugarren kurtsoa lehenbizikoz eginez gero eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuz gero, edo Curriculum Aniztasuneko programa bat edo Lanbide Hastapeneko programa bat egiteko aukera emanez gero, Eskolatze Liburuko 24. orrialdean 6. eranskina itsatsiko da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoko ebaluazioaren emaitzak bilduko dituena.

2. Ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoa bigarren aldiz egin badu, Eskolatze Liburuko 24. orrialdean 6. eranskina itsatsiko da, kurtso horretako ebaluazioaren emaitzak bilduko dituena.

3. Ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoa berriro egin behar izanez gero, 24. orrialdean ez da 6. eranskina itsatsiko.

8. Ikasleak 2006-2007 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoa Curriculum Aniztasunaren bidez eginez gero, ebazpen honetako 7. eranskina Eskolatze Liburuko 29. orrialdetik aurrera itsatsiko da. Gainera, Curriculum Aniztasuneko ebaluazioa adierazteko erabilitako orrialdea aipatuko da 27. orrialdean, bertan irauteko bermea ematearren. Salbuespenez, ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoa Curriculum Aniztasunean berriro egin behar izanez gero, ez da 7. eranskina itsasiko eta ez da 27. orrialdea beteko.

9. Ikasleak aurreko urteetan gainditzeke utzi zituen ikasgaiak gaindituz gero, halaxe adieraziko da Eskolatze Liburuan, "Gainditu gabeko arloak gainditzea" atalean. Kalifikazioa (letraz eta zenbakiz) eta gainditu zeneko data adieraziko dira.

10. Ikasle guztiek ikastetxearen egiaztapen bat jasoko dute eta bertan azalduko dira ikasten egindako urteak eta arlo eta ikasgaietan lortutako kalifikazioak, berezitasun hauen arabera:

1. Egiaztapen hori Eskolatze Liburuko 27. orrialdean agertuko da eta etapa bukatzean emanen da. Kalifikazioak letraz edo letraz eta zenbakiz adieraziko dira, ikasturte bakoitzean kalifikaziorako ematen diren arauen arabera, ekainaren 15eko 209/1998 Foru Aginduaren seigarren atalean xedaturikoa kontuan hartuz.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsoko notak dituzten ikasleentzat, Hamargarrena._1 atalean aipatzen den egiaztapena 4. eranskinaren bidez eginen da, eta Eskolatze Liburuko 27. orrialdeari erantsiko zaio.

3. Curriculum Egokituko Unitate bat egin baina 2. kurtsoa talde arrunt batean egin ez duten ikasleentzat, baliorik gabe utziko da egiaztapeneko "Bigarren kurtsoa" zutabea, goiko laukitik behekora marra diagonal bat eginez.

4. Curriculum Aniztasuna egin baina 4. kurtsoa talde arrunt batean egin ez duten ikasleentzat, baliorik gabe utziko da egiaztapeneko "Laugarren kurtsoa" zutabea, goiko laukitik behekora marra diagonal bat eginez.

5. Ikasleak etapako kurtsoren bat egin ez badu, horri dagokion zutabea baliorik gabe utziko da, goiko laukitik behekora marra diagonal bat eginez.

11. Ebazpen honetan ezarritakoaren ondorioetarako, D/A ikastetxe bateko A ereduko eta D ereduko ikasleentzat, 1. eranskinetik 7.era bitarte egiten diren aipamenak 9. eranskinetik 15.era bitartekoak direla ulertu behar da.

12. Ebaluazio prozesuko emaitzak zehazteko erabiliko den kalifikazio eskala agertzen da Hezkuntza kontseilariak azaroaren 21ean emandako 148/2006 Foru Aginduaren II. ataleko (Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak) 3. puntuan. Agindu horren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen da.

Deialdi arruntean edo berezian ikasgairen bat ezin denean kalifikatu aurreko kurtsoko edo kurtsoetako beste ikasgairen bat gainditzeko dagoelako, dagokion tokian G.G. (gainditu gabea) jarriko da.

Ikasleak 10eko kalifikazioa lortzen duenean, Ebaluazio Batzordeak "ohorezko aipamena" ematen ahalko dio, eta OA letrekin agertuko da.

13. Hezkuntza Departamentuak beharrezkoak diren euskarri informatikoak emanen dizkie ikastetxeei, ebazpen honetan xedatutakoa bete ahal izateko.

14. 29. orrialdetik 32.era bitartekoak aski ez badira, ikastetxeek behar diren orriak gehituko dizkiote Eskolatze Liburuari. Orri horiek behar bezala zigilatu eta izenpetuta egon beharko dute. Eskolatze Liburuko orri berriak ez trukatu edo lapurtzeko eta liburua ez hondatzeko moduan gehitu beharko dira.

15. Eredu erantsia dagokion orrialdean jarriko da, jatorrizko orrialde bakoitzaren oinean trokelatuta dagoen zenbakia estali gabe.

Orri erantsietan idazkariak eta zuzendariak eskuz idatzitako izenpeak eta ikastetxearen zigilua agertuko dira, horretarako dagoen tokian.

Behar beste toki utziko da orri erantsiaren eta dagokion orrialdearen artean, berriz ere ikastetxeko zigilua jartzeko, oraingoan Liburuko jatorrizko orrialdea eta orri erantsia hartuz.

Bigarrena._Ebazpen hau eta bere eranskinak igorriko dira Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Dibertsitate, Kultura-Aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Hezkuntza Berriztapenaren Atalera, Hezkuntza Premia Berezien Atalera, Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Atalera eta Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirugarrena._Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko ekainaren 1ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

2. ERANSKINA

3. ERANSKINA

4. ERANSKINA

5. ERANSKINA

6. ERANSKINA

7. ERANSKINA

8. ERANSKINA

9. ERANSKINA

10. ERANSKINA

11. ERANSKINA

12. ERANSKINA

13. ERANSKINA

14. ERANSKINA

15. ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: F0709236