74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ZANGOZA

Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoa

Deialdia, zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko, "Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea" erakunde autonomorako.

Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoaren buruak, ebazpen hau eman du:

"Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea" erakunde autonomoko zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, iragan baita behin-behineko zerrendari alegazioak egiteko epea bakar bat ere aurkeztu gabe.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

BARIAIN ALAMAN, M.ª LINA

BAYONA BAQUEDANO, ISABEL

INDURAIN BAÑEZ, SILVIA

MARTIN HERNANDEZ, BEGOÑA

MUTILOA URDACI, RUTH

PARDO DE MANUEL, AURORA

SEMBEROIZ CANO, YOLANDA

ZAZPE GARDE, CLARA

Baztertuak:

PEREZ MATEO, EUGENIA, eskabidea epez kanpo aurkeztegatik.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: erakunde autonomoaren Batzordeko burua.

Ordezkoa: erakunde autonomoaren Batzordeko buruordea.

Mahaikidea: Amaya González Ara.

Ordezkoa: Ana Garro Macaya.

Mahaikidea: Beatriz Rubio Sánchez.

Ordezkoa: Jesús Garde Mozaz.

Mahaikidea: Eugenio Martínez Armendáriz.

Ordezkoa: Joana San Miguel Sevilla.

Mahaikide idazkaria: José Gabriel Ayesa Aristu.

Ordezkoa: Raquel García Areso.

3. Uztailaren 4an (asteazkena), 09:00etan, eginen da lehen ariketa: proba teorikoa. Kultura Etxeko (Vallesantoro jauretxea) prestakuntza gelan izanen da, Alfontso Borrokariaren kaleko 20an. Izangaiek NAN aldean dutela agertu beharko dute.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zangozan, 2007ko maiatzaren 29an._Erakundearen burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0708908