74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Deialdia, arkitekto izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostuen esleipena

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2007ko martxoaren 12an:

(4/PR)

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta arkitekto izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren, Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak 2006ko urriaren 5ean onetsitako haren (06-10-25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) 2. eta 11. arauei jarraikiz; ikusirik, orobat, izangaiek hautatu dutena, erabaki dut lanpostuak gisa honetan esleitzea:

José Ignacio Alfonso Pezonagari 100503-11 lanpostu hutsa.

Ignacio Arrieta Elíasi 100503-14 lanpostu hutsa.

Jabetza hartzeak 2007ko maiatzaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak."

Iruñean, 2007ko martxoaren 12an._Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0708459