74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOBEITI

Deialdia, Berriobeitiko Udaleko kontu-hartzaile izateko lanpostu bat, bitarteko gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Berriobeitiko Udaleko kontu-hartzaile izateko lanpostu bat, bitarteko gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko proben epaimahaiak luzatutako proposamenari jarraituz, deialdia 2007ko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 27koan, argitaratu baitzen, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Berriobeitiko Udalak, 2007ko maiatzaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen Maite Echarte Zambrano kontu-hartzaile izendatzea, gainditu duten izangaien artetik berak lortu baitu puntuazio altuena.

Berriobeitin, 2007ko maiatzaren 8an._Alkatea, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0707901