74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GALOZE

Aldaketa hautetsien konpentsazioan, 2007. urterako

Galozeko Udalak, 2007ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

Karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearekin eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 408/2007 ebazpenarekin bat, Udalbatzak aho batez,

Erabaki du:

1. Alkatearendako, osoko bilkuretara joateagatik, kontratazio mahaietara nahiz bilkuretara Udalaren ordezkari joateagatik eta betiere beste entitate publiko baten eskutik dietarik jaso gabe: 255,06 euro, eta gehienez ere 3.339,20 euro.

2. Zinegotziak: osoko bilkuretara joateagatik, kontratazio mahaietara nahiz bilkuretara Udalaren ordezkari joateagatik eta betiere beste entitate publiko baten eskutik dietarik jaso gabe: 255,06 euro, eta gehienez ere 1.530,36 euro bakoitzagatik.

3. Kilometrajea: Nafarroako Gobernuak urtero finkatzen duena.

4. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Gobernuaren portzentaje beraren arabera.

5. Diru kopuru horiek gastuen kontzeptuan ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

6. Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak, atzeraeraginez izan ere, eta aldatzen du 2006ko ekainaren 5eko bilkuran hartutako erabakia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Galozen, 2007ko maiatzaren 8an._Alkate udalburua, Antonio Arrese Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0707756