74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAGOI IBARREKO MANKOMUNITATEA

Aragoi Ibarreko Mankomunitatea desegitea

Iragan 2006ko abenduaren 29an "Mairagako eta Erdi Aldeko Mankomunitatearen" Estatutuak argitaratu ziren 06/156 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Mankomunitatea eratzeak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera du eragina eta Mairagako eta Aragoi Ibarreko Mankomunitateak batzearen ondorio da. Izan ere, azken hori desegin eta bertako udalak Mairagakoan sartu ziren, Estatutuetan behar ziren aldaketak erantsi ondoren.

Aragoi Ibarreko Mankomunitatea desegitea aho batez eta arauak agindu bezala erabaki zuen bertako batzarrak 2006ko urriaren 25ean. Erabakiaren eragina aipatu batzearen ondoriozko Mankomunitatea eratzearen baldintzapean gelditu zen. Aragoi Ibarreko Mankomunitatea delako batasun proiektuaren aurreikuspenen arabera desegin da eta bidezkoa da desegiteko behin betiko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Aragoi Ibarreko Mankomunitatea desegiteko behin betiko erabakiaren arabera.

Zarrakaztelun, 2007ko maiatzaren 11n._Mankomunitateburua, Javier Garriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0708704