74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUGARRAMURDI

Partaidetza esklusiboko merkataritzako sozietatea eratzea, Zugarramurdiko udalerriko ondare natural, historiko, kultural eta turistikoen baliabideak kudeatzeko

Udalak 2007ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1._Onestea, Zugarramurdiko Udalaren ondare natural, historiko, kultural eta turistikoen baliabideen kudeaketa, Merkataritza Sozietatearen zuzeneko kudeaketaren bidez eginen baita, sozietatearen kapital osoa Udalarena izanik.

2._Behin betiko onestea merkataritzako sozietate mugatu baten eraketa; "Zugarramurdiko Garapena, S.L." deituko da eta Zugarramurdiko Udalak partaidetza esklusiboa izanen du. Zugarramurdiko Udalaren ondare natural, historiko, kultural eta turistikoen baliabideen kudeaketa eramateko, zuzeneko kudeketaren bidez, hain zuzen.

Onestea, orobat, hori arautuko duten Estatutuak, erabaki honen eranskin gisa ezarritakoak. Estatutu horietan arautzen dira izaera eta araubide juridikoa, xedea, helbidea eta iraupena; kapital soziala; gobernu organoak (Batzar Nagusia eta Administrazio Kontseilua); sozietateko organoen eskumenak; araubide, ekitaldi eta baliabide ekonomikoak, onuren aplikazioa eta kudeaketa sozialaren gaineko zaintza; sozietatea desegitea eta likidazioa.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zugarramurdin, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0708732